Asteburua festari eskainita izan da Irurtzunen. Larunbatean Ergara igoeraren hamargarren edizioak zabaldu zuen ospakizun egitaraua. Herri bazkari animatuak eta ondorengo kalejirak festarako oinarria jarri zuten, ordu txikiak arte luzatu zena. Igandean eguraldiak ez zituen irurtzundar asko animatu Ergako ermitara igotzen. Elizkizunekin batera hamaiketakoa izan zen. Arratsaldeko haur jolasekin eta emakumezkoen pala jaialdiarekin despeditu zen irurtzundarren aurreneko ospakizuna.