Ezkirozko lantegitik 30 km-ra dagoe Irurtzungo Plazaola hoteleko bilera gela batean bilduko dira BSHko zuzendaritza eta enpresa batzordea 11:00etan. Azken hori UGTko zazpi ordezkarik, LABeko hiruk, CCOOko bik, ELAko bik, ATISSko bik eta Solidariko delegatu batek osatzen dute. Bilera egin bitartean protesta-kontzentrazio egiten saiatuko dira langileak. Enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia gaur hasi eta lau astez iraunen du. Litekeena da gaurko bilkuran bilera egutegi bat hitzartzen saiatzea. Sindikatuek hurrengo hitzorduak fabrikatik gertuago dagoen leku batean egitea eskatuko dute.
Batzordeak greba erregistratu zuen enpresan hilaren 20ra arte, eta gaur batzarrak deitu ditu langileekin, hilabete honetan batasuna mantentzearen garrantzia adierazteko, lantegiaren itxiera eta kaleratzeak eragiten duten espedientearen aurrean.