Lizarragak emanen dio hasiera festei

Guaixe 2025eko ekainaren 18a

Ander Lizarraga Villarejo. UDALA

Hala erabaki dute irurtzundarrek.

Ander Lizarraga Villarejok Irurtzungo festei hasiera ematen dien etxajua piztuko du garilaren 19an. Hala erabaki dute irurtzundarrek udalak antolatutako bozketaren bidez. Hala irurtzundarrek Lizarragari aitortu diote batetik, Larrazpiko gazte elkartearen gizarte bizitzan eta antolakuntzan duen inplikazioa eta egiten duen ahalegina. Eta, bestetik, bere kirol ibilbidea Osasuna Genuinen. Taldeko atezainetako bat da.