Pilota

Nafarroako Herrien Artekoan, Irurtzunek Larraun mendean hartu zuen

Guaixe 2025eko ekainaren 18a

Partidak ekainaren 16an jokatu ziren, Irurtzunen. Ekainaren 21ean edo 22an ligaxkako seigarren eta azken jardunaldia jokatuko du Irurtzunek, Barañainekin

Nafarroako Herrien Arteko Pilota Txapelketako ligaxkako bosgarren jardunaldian Irurtzunek Larraun izan zuen aurkari ekainaren 16an Irurtzunen. 

Kadeteetan Lasok eta Gorraizek (Irurtzun) 22-2 hartu zituzten mendean Ijurko eta Maiur (Larraun). 

Jubeniletan, Huartek eta Okiñenak (Irurtzun) 22-5 irabazi zieten Ijurko eta Goikoetxeari (Larraun)

Seniorretan, Ongay-Azpirozek (Irurtzun) eta Galarza-Garañok (Larraun) jokatu zuten. Larraungo bikotea gailendu zen, 12-22. 

Beraz, 2-1 irabazi zion Irurtzunek Larrauni. Ekainaren 21ean edo 22an ligako seigarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Irurtzunek Barañain izango du aurkari, Barañainen.

Arbizu eta Irurtzun, Txikitik kanpo
Nafarroako Herrien Arteko Txapelketa Txikian, Arbizu eta Irurtzun klubak ez dira finalerdietara sailkatu.