Irurtzungo Udalak igeriketa ikastaroa antolatu du. Alde batetik, 4 urtetik aurrerako umeendako hasiera mailako ikastaroa dago. Horrekin batera igeriketa teknika hobetzeko eskaintza ere badago. Ikastaroak garilean izanen dira, astelehenetik ostegunera, garilaren 17an izan ezik. Klaseaz euskaraz edota gaztelaniaz izanen dira, taldekideen hizkuntzaren arabera.
Izena emateko epea hilaren 26ra artekoa da. Horretarako eskabidea orria beteta aurkeztu behar da eta, harekin batera, matrikula pagatu izanaren frogagiria. Igerilekuko bazkideek 52 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek 62. Ordainketak udalaren kontu korronteetan egin daitezke, edo udaletxean txartelarekin. Taldeak eta ordutegiak zehazteko mailaketa probak Itxesia igerilekuan garilaren 1ean, 12:00etan, eginen dute. Eskaintzari buruzko informazioa 948 600 412 telefono zenbakira hots eginez edo irurtzun.eus webgunera joz.