Udako tailerrak euskaraz Irurtzunen

Guaixe 2025ko eka. 23a, 11:09

Gurasoak jolas parkearen ondoan. ARTXIBOA

Haurrei zuzendutakoak dira.

Aizpea euskara taldeak haurrei zuzendutako euskarazko udako tailerrak antolatu ditu. Zehazki agorrilaren 4tik 14ra izanen dira, astegunetan, 11:00etatik 13:00etara. Tailer horietan 2013tik 2020ra jaiotako umeek parte har dezakete, bi urteak barne. Aizpeakoek jakinarazi dutenez bi talde osatuko dituzte, D eta A ereduko talde bana. Taldea osatzeko gutxienez zortzi izen emate egon behar dute talde bakoitzean. Izen ematea garilaren 15era arte dago zabalik. Horretarako Martxueta dendatik pasa behar da eta 20 euro ordaindu. Tailer horien antolaketan Aizpeak Nafarroako Gobernuaren eta Irurtzungo Udalaren laguntza du.