Areto futbola

Osasuna Magna Xotak Kokoro fitxatu du baina Industrias Santa Coloman jokatuko du, utzita

Guaixe 2025eko ekainaren 19a

Kokoro. XOTA

Jokalari japoniarrak esperientzia gehiago hartzeko aukera izango du

Kokoro Harada japoniarrak Osasuna Magna Xotan jokatu zuen aurreko denboraldian, Barça taldeak utzita. Xota eta Barça adostasunera iritsi dira eta talde irurtzundarrak Kokoro fitxatzea erabaki du, baina jokalaria hobeto trebatzeko eta minutu gehiago izan ditzan Industrias Santa Coloman jokatuko du, utzita. 

Miguel Hernandezek dioenez, “kalitatezko jokalaria da, etorkizuna duena. Gurekin jokatu du aurten, baina epe ertaineko helburua dela uste dugu. Horregatik, fitxatu dugu baina Santa Coloman jokatuko du, utzita, minutu gehiago jokatu eta esperientzia izan dezan”.