Irurtzun Pilota Klubak lortu du. Nafarroako Herrien Arteko Txapelketako ligaxkan etxeko lanak ongi egin ditu eta ekainaren 28an 11:00etan Iruñeko Labriten jokatuko diren finalerdietarako sailkatu da. Irurtzun, Doneztebe, Leitza eta Lizarra dira Herrien Arteko finalerdietarako sailkatu diren lau klubak, eta finalerdietan Irurtzunek Doneztebe izango du arerio, eta Leitzak Lizarra.
Txapelketa hau hiru kategorietan jokatzen da: kadeteak, jubenilak eta eliteak. Irurtzun klubeko titularrak, kadete mailan, Laso eta Gorraiz dira, jubeniletan Uharte-Okiñena eta eliteetan Ongay-Azpiroz, baina egutegiaren eta beharren arabera aldaketak izaten dira.
Nafarroako Herrien Arteko hasierako ligaxkan bost jardunaldi jokatu dira. Azkenekoan Irurtzunek Barañain izan zuen aurkari, ekainaren an. Kadeteetan Zugasti-Beitiak (Barañain) 22-11 hartu zituzten mendean Razkin-Gorraiz (Irurtzun). Jubeniletan, Antimasberesek eta Gomezek 22-7 irabazi zieten Huarteri eta Navarrori (Irurtzun), eta seniorretan Larraioz eta Iturbide (Barañain) 16-22 hartu zituzten mendean Ongay-Azpirozek (Irurtzun). Bost jardunaldietan egindako lanari esker, Irurtzun finalerdietan dago, bere multzoko liderra izan eta gero.
Nafarroako Herrien Arteko final handia sanferminetan jokatuko da, uztailaren 13-an, eta bertan egon nahi du Irurtzunek. “Nafarroako Herrien Artekoa denboraldiari ginga jartzea litzateke” aitortu du Irurtzun klubeko presidente Miguel Berazak.