Giro ederra solstizioaren ospakizunenean

Guaixe 2025eko ekainaren 26a

Afaldu ondoren elkartu ziren irurtzundarrak plazan. 

Herri dantzekin agurtu zituzten eguneko azken eguzki izpiak. Gauarekin batera joaldunak eta mitologia pertsonaiak agertu ziren. Sorginek dantza egin zuten eta sua piztu zuten. Ospakizuna gauerdira arte luzatu zen.

ARGAZKIAK: Doris Vicente.