Irurtzungo Akaborro industrialdea eta herrigunea bereizten dituen berdegunean Sakanako Mankomunitateak garbigunea egin nahi du. Horretarako Irurtzungo Udalari hirigintza antolamenduko araudian aldaketa egitea eskatu eta aldaketa, dagoeneko, behin betiko onartu da. Bi erakundeek aurreikusi dute garbiguneak 6.415 pertsonari zerbitzua emanen diela. Baina Iruñerriko eta Mendialdeko udalerriak sartuz gero 15.130 dira.