Xotako presidente Tatono Arregik eta Carmelo Villamarin juntako kideak Magnesitas Navarra (Magna) enpresak Eugin duen meatzera bisita egin zuten. Magnako zuzendari nagusi Jorge Bañosek egin zien harrera. Bisitan, bi aldeek urtebeteko hitzarmena sinatu dutela azaldu zuten. Beraz, Magnak 17. urtez babestuko du Osasuna Magna Xota taldea. Bi aldeak “oso pozik” azaldu ziren.