Irurtzungo San Martin elizak meza berezia hartu zuen garagarrilaren 29an, igandean. Elizkizuneko buru Mikel Larranbebere Zabala Iruñea eta Tuterako elizbarrutia bikario jenerala izan zen, eta Jose Antonio Apezetxea Escudero apaizak lagundu zion. Hamar gaztek hartu zuten sendotza. Horretarako aurretik zenbait urtez prestatzen izan dira apaizarekin.