Areto futbola

Albert Ortas, Osasuna Magnara helduko den beste fitxaketa bat

Guaixe 2025ko uzt. 2a, 09:46

Albert Ortas. BARÇA

Barça B taldetik datorren kataluniarrak itxiera postuetan jokatuko du

Osasuna Magna Xotak 2025/2026 denboraldiko plantilla prestatzen segitzen du. Juan Pablo Cuello eta Gustavo Marra jokalarien fitxaketaren atzetik, Albert Ortas jokalari kataluniarra helduko da talde irurtzundarrera. Albert Ortas “kalitatezko jokalaria” dela dio Miguel Hernandezek, “itxiera postuetan jokatzen du, defendatzaile ona da, baloia ongi maneiatzen du, azkarra da, lauko jokoarendako trebea da eta jokalari bertikala da, anitza”. Kataluniarrak 23 urte beteko ditu uztailaren 9an, eta “Barçako harrobiko etorkizun handiko jokalaria da”.  

Alberto Ortasek Osasuna Magna Xotarekin bi denboralditarako sinatu du, eta Xotan egoteagatik “oso pozik” dagoela aitortu du.