Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, haxix tona bat garraiatzen zuen konboi bat Irurtzun parean atzeman zuten garagarrilaren 23an. Bost pertsona eta 23 haxix fardel atzeman zituzten. Zeus operazioaren barruan egindako atxiloketak izan ziren. Poliziak adierazi duenez, operazioaren bidez "Espainian eta Frantzian droga trafikoan aritzen den nazioarteko sare kriminal bat desegin dugu". Guztira, 17 pertsona atxilotu dituzte eta 15 espetxeratzeko agindua eman dute.
Ikerketa martxoan hasi zen, Bordeleko Drogaren Aurkako Bulegoko (OFAST) agenteek 35 haxix fardel zeramatzan kamioi espainiar bat geldiarazi zutenean. Aurkikuntza horri esker, ikertzaile frantsesek Espainiatik estupefaziente kopuru handiak sartzen zituzten herritar frantsesek osatutako sare kriminal bat aurkitu zuten. Bi poliziek elkarlanean ikertu zuten eta jakin zuten erakundeak Teruelgo Azaila herrian zuela erakundeak droga biltzeko eta banatzeko gune nagusia, etxe bat.