Uztailaren 15ean, 23an eta 30ean, 22:00etan, Irurtzungo Udako Zinemaren saioak izanen dira: La familia Benetón, Saben Aquell eta Dragoi jagolea (euskaraz), hurrenez hurren.
Uztailak 15, asteartea, 22:00etan, Foru plazan: La familia Benetón.
Sinopsia: Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta haurrik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Bere bizitzak ustekabeko bira ematen du arreba hiltzen denean eta gauetik goizera adoptatutako bost seme-alaben aldi baterako tutore bihurtzen denean: herrialde eta jatorri desberdineko bakoitza. Tonik mundu modernoko desberdintasun kulturalei eta aitatasun erronkei aurre egin beharko die eta benetako familia norberak aukeratzen duena dela ikusiko du.