Areto futbola

Ligeirok Osasuna Magna Xota utzi du eta Jhonatan Linhares bueltan da

Guaixe 2025eko uztailaren 15a

Ligeirok El Pozo Murcian jokatuko du. OSKAR MONTERO

El Pozo Murciak jokalari brasildarraren klausula ordaindu du. Linharesek Cartagena utzi du eta talde berdera batu da

Osasuna Magna Xotan mugimenduek ez dute etenik. Azken berria, ordea, ez da ona. Gabriel Ferrira Sntos “Ligeiro” jokalari brasildarrak taldea utziko du, El Pozo Murciak haren klausula ordaindu eta gero. Talde irurtzundarrak iaz fitxatu zuen Ligeiro, eta denboraldi bikaina egin zuen. Beraz, hura ordezkatzeko lanetan murgilduta dago Tatono Arregi buru duen klubak. 

Xotak onena opa dio Ligeirori. “Azken urtean klubarekin izan duen konpromisoa eskertu nahi diogu, eta etorkizuneko erronketan zorterik onena opa diogu”. 

Linharesen buelta
Batzuk joan, eta besteak etorri. Jhonatan Linharesek Osasuna Magna Xotara bueltatzea erabaki du, hurrengo bi denboraldietarako. Jokalari brasildarrak 2024an utzi zuten talde berdea, Jimbee Cartagenara joateko. Linhares ligako txapelduna izan da Cartagenarekin, baina talde murtziarrarekin ibilbidea banatu du, eta Xotara itzultzea erabaki du. Datorren bi denboraldietarako fitxatu du Linharesek. “Bueltan nago! Denboraldi berria hasteko irrikaz nago, eta familia berdearen parte izateko gogotsu. Besarkada handi bat, laster ikusiko du elkar. Aupa Xota” azaldu du bideo bidez.