Gutxira arte Sakanako Harri Jasotze Eskolako arduradun eta monitore zen Mikel Lasartek XXV. San Fermin Motozerra Saria izan zuen jokoan uztailaren 14an, Iruñean. 30 minutuko bi txandatan irudi bana egitea zegoen jokoan, eta Lasartek joan zen urteko txapeldun Juan Asin eta Amaia Conde izan zituen aurkari.
Lehen tartean Mikel Lasartek hontza egin zuen, eta bigarrenean eguzkia. Epaimahaiaren iritziz bere lanak finenak izan ziren, eta, horrela, txapeldun izendatu zuten. Duela bi urteko txapela berreskuratu zuen Irurtzunen bizi den azpirozdarrak. Bigarrena Juan Asin sailkatu zen, arraultz batetik ateratzen den dordoka eta arraina irudiekin, eta hirugarrena Amaia Conde, lehenean esku bat egin zuen sanfermin zapia heltzen, eta bigarrenean bigarren eskua.