Udalak kiroldegian eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanak eman nahi ditu

Guaixe 2025eko uztailaren 22a

Atakondoa kiroldegiko eguzki plaken instalazio zirriborroa. UDALA

Partekatutako autokontsumorako izanen da sortzen den argindarra. Aurretik udalak frontoian eta musika eskolan eguzki plakak jarrita ditu.

Irurtzungo Udalak Atakondoa kiroldegiko teilatuan eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanen deialdia egin du. Lanak 94.867,17 euroko (BEZ berne) aurrekontua du. Lana egin nahi duenak bere eskaintza hilaren 29ko 23:59ra arte aurkez dezake. Lana bere egiten duenak irailaren 1ean hasi eta egitekoak lastailaren 10eako despeditu beharko ditu. 

Kiroldegiko teilatuan jarriko diren eguzki plaketako argindarra energia komunitate batek erabiliko ditu etorkizunean. Kiroldegiko teilatuan guztira 240 eguzki plaka jarriko dira, erdiak ekialdera begira, beste erdiak mendebaldera. Aurrenak 74.168 kWhe/urteko sortuko ditu eta atzenak 67.857 kWhe/urteko. Guztira 142.026kWhe/urteko. Plakak jarri aurretik udalak teilatua konponduko du.