Cederna-Garalur elkarteak Plazaola Sakana Ultzamaldea Turismo Espazioen Kudeaketa Unitateko baliabide turistikoen ikus-entzunezko animazio artistikoko ekitaldia gauzatzeko zerbitzuak kontratatu nahi ditu. Egitekoak 91.850 euroko (BEZ barne) aurrekontua du. Garalurren egiteko hori NextGeneration EU Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Lana bere gain hartu nahi duenak agorrilaren 4ko 23:59ra arteko epea du eskaintza aurkezteko. Kontratua eskuratzen duenak lanean irailaren 1ean hasi eta egitekoa abenduaren 8rako despedituta izan beharko du.
Lana bere egiten duenak "DIRDIRAK... eta dardarak" jaialdia antolatu beharko du. Jaialdia abenduan izanen da Plazaola bide berdearen zati batean, Latasa eta Urritza artean. Garalurrek jaialdi horrekin landa munduaren barruan naturaz gozatzeko eta naturarekiko osotasun baten parte sentitzeko aukera bat eskaintzeko helburuarekin sortu zen, argi arteen bidez. Hainbat sortzailek parte hartuko dute jaialdian, tartean Iker Uribe irudigileak eta Irurtzungo Abesbatzak. Gainera, Atakondoa eskola publikoak, Irurtzungo gaztetxokoak, Irurtzungo gizarte laneko taldeak eta Iskidi elkarteak ere parte hartuko dute.