Duela 25 urte...

Sanmartinak Irurtzunen

Guaixe 2025eko azaroaren 18a

Irurtzungo jai nagusi eta bakarrak ziren Sanmartinak 40 urte lehenago.  

Musikak alaituta hasi ziren ospakizunak. Erraldoien konpartsa kalera atera zen eta bere ibilbidean geldialdi berezia egin zuen Paz Velaz agurtzeko. 105 urte beteak zituen emakumezkoak etxeko leihotik ikusi zituen erraldoien dantzak. Konpartsakideei gosari ederra eskaini zien. Orritz dantza taldearekin trukea eginda Asturiasko La Sidriña taldearen dantza emanaldia izan zen. Ohiko jubilatuendako bazkaria, mus eta postre txapelketak ere jokatu ziren. Dantzaldia izan zen ere.