Plazaola, Sakana eta Ultzamako Turismo Espazioen Kudeaketa Unitateko eskualdeetako turismoa sustatzeko marketin-zerbitzuak jardunaldia hartuko du Irurtzungo kultur etxeak garilaren 23an, 16:00etan, asteazkenarekin. Proiektu hori Cederna Garalurrek kudeatzen du, eta Europar Batasunak – Next Generation EU Funtsen bidez finantzatuta dago, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren testuinguruan. Jardunaldia turismo enpresendako, ekintzaileendako eta tokiko ekoizleendako da, esaterako: ostatuak, jatetxeak, bidaia agentziak, tour operadoreak, nekazaritza elikagaien ekoizleak, artisauak, beste turismo eragile batzuen artean.
Irurtzunera joan ezin direnak birtualki, Zoom bidez, jardunaldiaren berri izateko aukera dute. Horretarako, estekoa honakoa da: https://us06web.zoom.us/j/86377386288. Parte hartzaileek aldez aurretik izena eman beharra dute. Horretarako galdetegi laburra bete beharko dute labur.eus/wro4j4se loturan.
Cederna Garalurrek jakinarazi duenez, saioak grabatuko dituzte. Bertaratu ezin dutenek ondoren grabazioa jaso nahi badute info@crm.creacionexperiencias.com e-posta helbidera idatzi dezakete izen-abizenena, posta elektronikoko helbidearen, telefono zenbakiaren eta enpresaren izena jakinaraziz.