BTT

La Peluso BTTXtrem, bertan behera

Guaixe 2025eko irailaren 3a

2022ko La Peluso BTTXtrem. ARTXIBOA

Irurtzungo proba irailaren 6an zen jokatzekoa, baina antolakuntzak bertan behera utzi du

La Peluso Cycling Taldeak La Peluso BTTXtrem mendi txirrindularitza lasterketa ez lehiakorra antolatuta zuen irailaren 6rako. Bi ibilbide zeuden, 30 km-ko laburra (1.084 m desnibel+) eta 40,48 km-ko luzea (1.242 m desnibel +), Irurtzun inguruko paraje zoragarrietan barna. Baina antolakuntzak proba bertan behera utzi du, ez zegoelako nahikoa izena ematerik.