Areto futboleko Emakumeen Nafarroako Kopako finalerdiak daude jokoan. Irailaren 3an, asteazkena, 20:00etan, Irurtzungo Xota taldeak Orvina taldea izango du aurkari Atakondoan jokatuko den lehen finalerdian. Beste finalerdia Mendialdea A eta Txantrea taldeek jokatuko dute, egun eta ordu berean, Berriozarren.