Sakanako bizikleta bide sarearen osagarri gisa, Irurtzunek atseden gune berria du. Lizarra eta Akaborro industrialde gainean dagoen kaleen bidegurutze ondoko belardian dago, herri guneko berdegunean. Han bina mahai jarri dituzte, bakoitza dagozkion bi aulkiekin. Horretaz aparte, bizikletak aparkatzeko euskarria ere jarri dute.