Zubi konponketa Irurtzunen

Guaixe 2025eko irailaren 10a

Larraun ubeldea gurutzatzen duen zubia. NAFARROAKO GOBERNUA

Irurtzun eta Etxeberri lotzen dituen NA-2410 errepidea Larraun ubeldearen gainetik pasatzen da zubi bati esker. Lurralde Kohesiorako Departamentua zubia indartzeko lanak egiten ari da. Zehazki langileak zimenduak hormigoi armatuz indartu, fabrikako materiala garbitu eta harrien arteko junturak berriro hartu dituzte. Lan horien helburua da egituraren funtzionaltasuna eta segurtasuna bermatzea. Lanak egiteko ubeldeko urak bideratu behar izan dituzte. Lanak despeditzean, ura bere ibilgura bueltatuko dute. Bestalde, kaltetutako lur sail bat babesteko harri lubeta eginen dute eta ingumena lehengoratzeko bertako landaredia landatuko da. Gainera, saguzarrentzako bi aterpe jarriko dira zubian. Lanak irailaren 15erako despedituko dituzte. Obrak 259.216 euroko aurrekontua du. Zubiak 5 metroko altuerako lau begi ditu eta 14,40 metroko zabalera.