Astekaria

Aimar Iraurgi, Xotaren perla sakandar berria

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 11

Iraurgi udako sorpresa izan da. XOTA

Altsasuar gazteak Osasuna Magna Xota talde nagusiarekin jokatu zuen aurre denboraldian eta irailaren 10ean talde nagusiarekin debutatu zuen, Barçaren kontra 

Lehen mailako areto futboleko 2025/2026 liga hasi da, eta gogotsu dago Osasuna Magna Xota talde irurtzundarra. Harrobian gauzak ongi doaz, eta atzetik kirolari handiak sortzen ari dira. 

Osasuna Magna Xotak abuztuan jokatutako lagunarteko partidetan izen bat gailendu da, Aimar Iraurgi Marcos altsasuarrarena. Iraurgik 17 urte ditu, harrobikoa da, eta aurretik talde nagusiarekin entrenatu izan du, baina lehenengoz lagunarteko partidetan jokatu du, oso ongi gainera. Gola ere sartu zuen Santa Colomaren kontra. "Miguelek esan zidan aurre denboraldiaren zati bat egingo nuela talde nagusiarekin, eta izugarri poztu nintzen. Gustura egon naiz. Familia eta lagunak partidak ikustera etorri dira, eta eskertuta nago" azaldu du. 

Gazte altsasuarrak irailaren 10ean debutatu zuen talde berdearekin, ligako bigarren jardunaldian Osasuna Magna Xotak Barçaren kontra Palau Blaugranan jokatutako partidan. Barçaren kontra 5-3 galdu zuen Xotak, baina ohorz erori zen, eta Aimar Iraurgiren debuta berri ona izan zen.