Areto futboleko Emakumeen Nafarroako Kopako finalerdiak irailaren 3an jokatu ziren. Xotak Orvina hartu zuen Irurtzungo Atakondoan. Partida lehiatua izan zen, hasierako tartean batez ere, Orvina aurreratu baina Xotako Cristina Bariainek bana berdindu baitzuen. Hortik aurrera Orvina gailendu zen, 1-4ra joan baitzen. Bigarren gola sartu zuen Alazne Garcesek eta 2-4 gerturatu zen Xota, baina Orvinak bosgarrena sartu eta amets guztiak zapuztu zituen. 2-5 galduta, kopari agur esan dio Xotak.
Beste finalerdia oso lehiatua izan zen. Azkenean, Txantreak 2-3 hartu zuen mendean Berriozarko Mendialdea. Orvinak eta Txantreak jokatuko dute Emakumeen Nafarroako Kopako finala.