Aluminioaren trefilaketa egiten duen Manfisa Wire SM enpresak bere ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa eskatu du. Izan ere, bere jardunerako eraikin berriak egin nahi ditu. Gaur egun enpresak guztira 10.866,72 metro karratuko azalera du: 9.277,33 m2 beheko solairuan, solairu arteko azalera 861,64 m2-koa da eta estalpeko azalera 727,76 m2-koa. Enpresaren asmoa da beheko plantan 5.787,32m2 gehiago izatea da, eta beste 240 m2 gehiago solairu artean edo lehen solairuan.