Juninho 2018an iritsi zen Osasuna Magna Xotara, eta taldeko jokalari garrantzitsuenetako batean bilakatu da. Egungo ligako txapeldun den Jimbee Cartagena taldeak jokalariaren etete klausula ordaindu du, eta brasildarrak Murtziako bidea hartu du, talde irurtzundarrean zazpi denboraldi eman eta gero. Juninhok irailaren 8ko entrenamenduan esan zien agur taldekideei.
Xota klubak esker oneko hitzak izan ditu Juninhorendako, izandako jarrerarengatik, zelaian egindako lanarengatik eta egindako lana, esfortzu eta konstantziarengatik.