Areto futbola

Asier Llamas, selekziora

Guaixe 2025eko irailaren 9a

Asier Llamas atezain irurtzundarra. XOTA

Atezain irurtzundarra Iruñeko eta Tuterako lagun arteko partidetarako deitu dute

Areto futboleko Espainiako selekzioko hautatzaile Jesus Velascok Osasuna Magna Xotako Asier Llamas atezain irurtzundarra deitu du selekziora, irailaren 19an Iruñean eta irailaren 21ean Tuteran Armeniaren selekzioaren kontra Espainiako selekzioak jokatuko dituen lagunarteko partidetarako. Partida hauek ilbeltzaren 20tik otsailaren 7ra jokatuko diren Europako Txapelketak prestatzeko dira. 

Selekzioko kontzentrazioa irailaren 14an hasiko da, Las Rozasen. Asier Llamasekin batera, Chemi, Didac, Adri Rivera, Raul Gomez, Antonio Perez, Ricardo Mayor, Javi Minguez, Pablo Muñoz, Adolfo, rivillos, Paniagua, Dani Zurdo, Pablo Ramiez eta Esteban Cejudo jokalariak bilduko dira kontzentrazioan.