Kiroldegian instalazio fotovoltaikoa jartzeko lanak emanda

Guaixe 2025eko irailaren 17a

Ezkerreko lehen eraikina, zerra itxurako teilatua duena, kiroldegia. ARTXIBOA

Kontratua bereganatu duen enpresak lanak lastailaren 10erako despeditu beharko ditu. 

Irurtzungo Udalak Atakondoa kiroldegiko teilatuan eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarri nahi du. Bost enpresak beraien eskaintzak aurkeztu zituzten eta haiek aztertu ondoren, udalak Eseki Lan Sozietate Anonimoaren eskaintza onartu zuen. Enpresak kiroldegiko teilatuan guztira 240 eguzki plaka jarriko ditu, erdiak ekialdera begira, beste erdiak mendebaldera. Aurrenak 74.168 kWhe/urteko sortuko ditu eta atzenak 67.857 kWhe/urteko. Guztira 142.026 kWhe/urteko. Plakak jarri aurretik udalak teilatua konponduko du.Kontratua betetzearen truke enpresak 75.893,74 euro (BEZ barne) jasoko du.