Irailaren 21ean eta 28an, igandeak, Antzerki tailerren III. Herrien arteko zikloaren antzezlanak izanen dira, Irurtzungo kultur etxean. 21ean Momo al sol Etxauri bailarako antzerki tailerraren antzezlanaren emanaldia izanen da, eta 28an, Orkoiengo antzerki tailerraren La vida no es delicada pero nos gusta vivirla antzezlana. Emanaldiak 19:00etan izanen dira, eta zuzendaria Angel Sagues da, Irurtzungo antzerki tailerreko zuzendaria ere badena. Antzerki bakoitzaren sarrerak 5 eurotan eros daitezke, Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.