Espainiako areto futboleko selekzioak bi lagunarteko partida jokatu ditu egunotan Armeniako selekzioaren kontra 2026ko ilbeltzaren 20tik otsailaren 7ra jokatuko den Europako Txapelketa prestatzeko. Europako Txapelketa Letonian, Lituanian eta Eslovenian jokatuko da.
Osasuna Magna Xotako Asier Llamas atezaina selekzioan aritu da. Lehen lagun arteko partida Anaitasunan jokatu zen irailaren 19an. Asier Llamasek bigarren zatian jokatu zuen. Espainiako selekzioa nagusitasunez gailendu zen, 6-2. Bigarren lagun arteko partida irailaren 21ean jokatu zen, Tuteran. Kasu honetan ere bigarren zatian jokatu zuen Asier Llamasek. Armeniako selekzioak ezer gutxi egin ahal izan zuen, Espainia gailendu baitzitzaion, 8-1. Asier Llamas maila handian aritu da.