Udalak ez du zorrik

Guaixe 2025eko urriaren 2a

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Azken zorraren ordainketa aurreratu egin du.

Irurtzungo Udalak berak erabiltzen duen bajeraren leasinga amortizatzea erabaki zuen irailaren 3ko bilkuran. Horretarako, diruzaintzako gerakina erabiliz, 13.000 euroko aurrekontu aldaketa egitea onartu zuen. Horren ondorioz, udalak aurten guztira leasingagatik 23.000 euro ordainduko ditu eta ez du kontzeptu horregatik ezer gehiago ordainduko. Erabaki horren ondorioz, Irurtzungo Udalak ez du zorrik, eta etorkizunean egin nahiko lituzkeen proiektuak egiteko zorpetzeko aukera luke. 

Bestalde, bilkura berean, udalak erabaki zuen Ardantzeta eta Artadia kaleak lotzen dituen eskailera berritzea. Horretarako 10.000 euro bideratuko ditu. Diruzaintzako gerakinetik aterako du dirua.