Gizonezkoen lehen maila autonomikoan Xotak 1-5 irabazi zion Cantera taldeari Cascanten. Cantera aurreratu zen, baina berehala Javier Larreak, Andres Felipe Cadenak (2), Imad El Ougdik, Juan Morenok erantzun zuten, eta garaipen potoloa ekarri zuten Irurtzunera.
Altsasuk Los Sauces taldea hartu zuen Zelandin. Los Sauces berehala aurreratu zen; Altsasu modu guztietara saiatu zen, baina ezin izan zion buelta eman. Azkenean, 0-4 gailendu zen Los Sauces.
Arbizuk eta Universidad de Navarrak jokatu beharreko partida abenduaren 2ra atzeratu zen, Uharte Arakilgo San Miguel festengatik.
Anaitasuna da liderra (3 puntu), Xota hirugarren da (3 puntu), Arbizu seigarren eta Altsasu hamargarren. Bigarren jardunaldiak derbia dakar, Xotak eta Arbizu Kirol Taldeak urriaren 2an, 20:30ean partida jokatuko baitute Atakondoan. Altsasuk egun berean Universidad de Navarra du aurkari, 20:30ean, OPUSean.