ABBA ikuskizuna, Irurtzunen

Guaixe 2025eko urriaren 3a

Irurtzungo eta Elkarrekin Abesbatzak eta Doinuak Banda 'ABBA Total-Osoa' ikuskizunean, Berriozarren. UTZITAKOA

Urriaren 4an, larunbata, Irurtzungo eta Elkarrekin abesbatzen eta Doinua Musika Bandaren ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kiroldegian. 

Gimme Gimme, Chiquitita, Dancing Queen, Waterloo, Mamma mía eta abar ABBA talde mitikoaren abestiak entzunen dira urriaren 4an, larunbata, 19:30ean, Irurtzungo kiroldegian. Irurtzungo Abesbatzak Elkarrekin Abesbatzarekin eta Doinua Musika Bandarekin sortutako ABBA Total-Osoa ikuskizunena izanen da, eta sarrerak Irurtzungo Udalaren webgunean eros daitezke. 

Fermin Idareta Irurtzungo abesbatzaren zuzendariak Diario de Noticias egunkarian esan duenez, familia guztia disfrutatzeko eta "musikaren historiako talderik ikonikoenaren poztasuna eta fresktoasuna berpizteko" kontzertu bat da. Ikuskizuna Berriozarren mustu zuten eta bertako herrietan errepikatu zuten ere. Irurtzunen dagoeneko 400 sarrera saldu dira. Idaretak Cristina Sevillano Elkarrekineko zuzendariarekin eta Jarein Ocaña Doinuako zuzendariarekin elkarrekin lan egitea "plazera" izan dela esan du.