San Martin kalea zebrabide bat zeharkatzen ari zen 6 urteko haur bat eta autobus batek bizikletaren atzeko gurpila jo eta mutikoa erorarazi zuen 2024ko garilaren 12ko 17:30ean. Ondorioz mutikoak hainbat kolpe hartu zituen, ezkerreko belauna mindu zitzaion eta zerbikaletako kontraktura izan zuen. Haurrak sei hilabetez zerbikaletako eta belauneko errehabilitazio tratamendua behar izan zuen. Hori dela eta, 229 egun inbertitu zituen bere osasunean, eta 189 eguneko oinarrizko kalte pertsonala eta 40 eguneko bizi-kalitatearen galera moderatua izan zituen.
Fiskaltzarendako egitateak lesio delitu bat dira zuhurtziagabekeria larriagatik, eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eta gidabaimena 3 urtez kentzea eskatu du. Akusazio partikularrak, berriz, 2 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du delitu beragatik eta ausarkeriaz gidatzeagatik gidabaimena 5 urtez erretiratzea. Epaiketa aurki izanen da.