Areto futbola

Xotak gol festa ikusgarriarekin ekin dio ligari

Guaixe 2025eko urriaren 8a

Emakumeen lehen maila autonomikoko Xota. XOTA

Emakumezkoen lehen maila autonomikoan lider jarri da talde irurtzundarra

Emakumezkoen lehen maila autonomikoko 2025/2026 denboraldia asteburuan hasi zen. Lehen jardunaldian Xota A taldeak Larragako San Miguel taldea hartu zuen eta irurtzundarrak gehiago izan ziren hasieratik. Partida guztian euren nagusitasuna erabatekoa izan zen. Horrela, 14-0 irabazi zuten. Saioa Etxeto (2), Ana Vidondo, Maider Oses (2), Irati Oneca (3), Cristina Bariain (4) eta Lara Goiatxe (2) izan ziren golegileak. Bestalde, Xota B taldeari, atseden jardunaldia zegokion. 

Beraz, Xota da lehen maila autonomikoko lehen liderra (3 puntu), Lacturale Orvinaren aurretik (puntu bat). Bigarren jardunaldian Xota A-k Mendialdea B izango du aurkari Berriozarren, urriaren 11n, 12:00etan. Xota B-k Lacturale Orvina izango du aurkari urriaren 10ean, ostirala, 20:15ean, Ezkaba kiroldegian.