Zirku ikuskizuna, Irurtzunen

Guaixe 2025eko urriaren 9a

'Airean' ikuskizunaren une bat. UTZITAKOA

Urriaren 12an, igandea, 'Airean' Nomada Zirko konpainiaren ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean. 

Zirku, clown eta poesia bisual ikuskizuna izanen da urriaren 12an, igandea, 18:00etan, Irurtzungo kultur etxean: Airean, Nomada Zirko konpainiaren eskutik. Ametsak maleta batean bilduta dakartza pailaoak, baina bere biztizako bidaia eskuetatik ihes egin dio. Ezustekoan, bidai berria asmatzen du, non denak egin dezake hegan. Ikuskizuna gaztelaniaz izanen da, eta sarrerak 3 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean.