Atezain plazako oposizioa despedituta

Guaixe 2025eko urriaren 14a

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Hutsik zegoen lanpostua betetzeko deitu zen.

Irurtzungo Udalak bere zerbitzupeko atezain plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen. Oposizio aldia despedituta, epaimahai kalifikatzaileak lanpostu horretarako Aritz Garbisu Alberdi izendatzeko proposatu du, berak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izan delako. Garbisuk 30 egun izanen ditu deialdian eskatutako agiriak Irurtzungo Udaletxean aurkezteko.