Urriaren 11n, larunbata, mendi irteera "klasikoetan klasikoena" eginen dute Iratxo elkarteko mendizaleek: Belate - Beruete. Tradizioarekin jarraitzeko ere Berueten bazkalduko dute. 07:00etan abiatuko dira, Matxainetik. Aurten irteeraren data aldatu behar izan dute (normalean urriko igandean egiten dute), urriaren 12an Euskal Herriko Erdigunera Ibilaldiarekin bat egiten zuelako; Beriainen elkartuko dira egun horretan mendizaleak.