Familiei zuzendutako ikastaroa

Guaixe 2025ko urr. 16a, 11:23

Irurtzundarrak hizketan. ARTXIBOA

Nafarroako Osasun Eskolak "Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak" tailerra antolatu du.

Osasun Departamentuak martxan du Gurasoen Eskola ekimena. Haren bidez osasun arloko jakintzak zabaltzen dituzte gurasoen artean. Osasun eskola horietako bat hartuko du Irurtzunek. Lau saiotan honako galderei erantzuna emanen diete: Nola zaindu dezakegu gure seme-alaben autoestimua? Eta haien autonomia sustatu? Zer da entzute aktiboa? Eta gatazkak elkarrekin konpontzea. Saioak gaztelaniaz izanen dira. 

Tailerra 3 eta 12 urte arteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako prestakuntza da. Ikastaroa Atakondoa eskola publikoan izanen da lastailaren 23an eta 30an (astearteak) eta azaroaren 6an eta 13an (astelehenak), 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko bi modu daude. Batetik, 848 423 450 telefono zenbakira hots egitea eta, bestetik, forms.gle/rkzUPtd45MJvUZ galdetegia osatzea.