Emakumezkoen lehen maila autonomikoan Xota A taldeak Mendialdea B izan zuen aurkari Berriozarren. Irurtzundarrek bikain jokatu zuten eta 0-3 gailendu ziren, Maider Oses, Ana Vidondo eta Irati Onecaren golei esker.
Xota B taldeak Lacturale Orvina taldearen kontra jokatu zuen eta irurtzundarrek oso baliotsua den puntua ekarri zuten Ezkaba kiroldegitik, bana berdindu eta gero. Partida oso borrokatuan, 41. minutuan Lacturale aurreratu zen, baina minutu bat beranduago Naia Lizarragak berdinketaren gola lortu zuen, pista zaila horretan garaipenaren zaporea duena.
Xota A da emakumezkoen lehen maila autonomikoko liderra (6 puntu), Txantrea B taldearen aurretik. Xota B seigarren da, puntu batekin. Hirugarren jardunaldian, Xota A taldeak atseden jardunaldia du eta Xota B taldeak Txantrea du aurkari, urriaren 19an, 12:00etan, Txantrea kiroldegian.