'Bipedestrukzioa', Irurtzunen

Guaixe 2025eko urriaren 16a

Urriaren 19an, igandea, Disiden.Cia konpainiaren dantza garaikideko ikuskizuna izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Aurretik, urriaren 17an, ostirala, gaztetxoendako tailerra eginen dute dantzariek. 

Martin Los Arcos eta Marcia Vazquez dantzariek Disiden.Cia dantza konpainia osatzen dute, eta 2023ko DNA programararen barruan Etxarri Aranazko kultur etxean Bipedestrukzioa dantza garaikideko ikuskizuna sortzeko arte egoitza egin zuten, eta urriaren 19an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean emanaldia eginen dute, Sendaberri Paisaia eszeniko berriak programaren barruan. Gainera, aurretik, urriaren 17an, ostirala, 18:00etan, 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoendako tailerra eginen dute: dantza eta mugimendu tailerra non arauekin hausteko jolasteko duten jarreren, soinuen, keinuen eta ibiltzeko moduen bidez. Horrela norberaren identitea eraikiko dute, norberaren kimera; ondoren, generoari eta genero estereotipoei buruzko solasaldia izanen da, LGTBIQA+ siglen kontzientzia hartzeko. Tailerra elebiz izanen da.

Bipedestrukzioa familiarteko dantza garaikideko ikuskizun bat da. Mundura iristen diren bi izaki dira protagonistak. Irudi arraro samarra dutenez, jendeak etengabe epaitzen dituztela azaldu zuten dantzariek, eta horregatik planetara egokitzeko rol desbedinetatik pasatzen dira. "Baina hori ez da beraien gorputzean sartzen, antiorganikoa egiten zaie eta erabakitzen dute bizirauteko modu bakarra elkarrekin egotea dela". Animalietan eta kimeretan oinarritu ziren dantza ikuskizuna egiteko: "Kimerak animalien konstrukzioak dira eta, azkenean, izaki guztia gara kimerak bezala. Denboran zehar mutatzen eta transformatzen gaituzte". Proposamenak umore zertzaldak ere ditu.

Erlazionatuak

Dantzarekin apurtzea

Erkuden Ruiz Barroso 2023 urr 02 Etxarri Aranatz