Plazaolak ikus-entzunezko animazio artistikoa izanen du

Guaixe 2025eko urriaren 23a

Txirrindulariak Plazaolako bide berdean. ARTXIBOA

Cederna-Garalurrek horretarako eta irurtzundarrek parte hartuko duten jaialdi batetarako kontratua lotu du. 

Cederna-Garalur elkarteak Plazaola Sakana Ultzamaldea Turismo Espazioen Kudeaketa Unitateko baliabide turistikoen ikus-entzunezko animazio artistikoko ekitaldia gauzatzeko zerbitzuak kontratatu ditu. Lana Labrit Multimendia SM enpresak eginen du 75.909,10 euroren truke. Egiteko horretarako elkarteak NextGeneration EU Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren dirulaguntza du. 

Ikus-entzunezko animazio artistikoko ekitaldiaz aparte, "DIRDIRAK... eta dardarak" jaialdia antolatu beharko du. Jaialdia abenduan izanen da Plazaola bide berdean, Latasa eta Urritza artean. Garalurrek jaialdi horrekin landa munduaren barruan naturaz gozatzeko eta naturarekiko osotasun baten parte sentitzeko aukera bat eskaintzeko helburuarekin sortu zen, argi arteen bidez. Hainbat sortzailek parte hartuko dute jaialdian, tartean Iker Uribe irudigileak eta Irurtzungo Abesbatzak. Gainera, Atakondoa eskola publikoak, Irurtzungo gaztetxokoak, Irurtzungo gizarte laneko taldeak eta Iskidi elkarteak ere parte hartuko dute.