Areto futbola

Punturik ez Xota B-rendako

Guaixe 2025eko urriaren 22a

Emakumezkoen lehen maila autonomikoko hirugarren jardunaldiak ez zuen Sakanan punturik utzi

Emakumezkoen lehen maila autonomikoko lehen multzoko hirugarren jardunaldian Xota A taldeak atseden jardunaldia zuen eta Xota B-k Txantrea izan zuen aurkari Iruñean. Irurtzundarrak saiatu ziren, baina Txantrea finago aritu zen eta 4-0 hartu zuen mendean Xota B. 

Txantrea B da emakumezkoen lehen maila autonomikoko lehen multzoko liderra (7 puntu). Xota A bigarren da (6 puntu) eta Xota B seigarren (puntu bat). Ligako laugarren jardunaldian Xota A taldeak sailkapenean bosgarren den Lacturale Orvina izango du aurkari urriaren 22an, asteazkena, 20:30ean, Ezkaba kiroldegian. Xota B taldeak, aldiz, hirugarren den Mendialdea A hartuko du urriaren 26an, 12:00etan, Atakondoan.