Areto futbola

Xotako taldeak, elkarrekin

Maider Betelu Ganboa 2025eko urriaren 28a

2025/2026 denboraldiko Xotako taldeak Irurtzunen, Harrobiaren Egunean. XOTA

Harrobiaren Eguna ospatu zuten

Xota klubeko talde guztietako areto futbolariak, harrobiko txikienetatik hasita lehen mailako profesionaletara bitartean, teknikariak eta familiak Irurtzunen bildu ziren urriaren 1ean, Lacturaleren babesarekin ospatzen den Harrobiaren Egunean. Ekimena jokalarien artean harremanak sustatu eta talde izaera sendotzeko antolatzen du klubak.