Urriaren 25ean Gartzaron Pilota Txapelketako final aurrekoak jokatuko dira. Gazteen mailan, Irurtzun klubeko Salaberria Anaiek Murua (Alegi) eta Ormaetxea (Lapke) izango dituzte aurkari finaleko txartelaren bila.
Helduen mailan, Irurtzun klubeko beteranoak, Murgiondok eta Bergerak, Zugarralde taldeko Barbajeroren eta Alduntzinen kontra jokatuko dute. Aurre final estua espero da, bi bikoteek final handian egon nahi dutelako.