Irurtzungo Udal Musika Eskolako plantilla organikoan gitarra klasikoko irakasle lanpostua hutsik dago. Lanpostua aldi baterako betetzeko eta, bide batez, ordezkapen poltsa bat egiteko, deialdia egin du Irurtzungo Udalak. Hautaketa-prozesua gainditu arren, ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek osatuko dute poltsa hori, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko. Deialdian parte hartzeko eskabideak azaroaren 6ra arte aurkez daitezke.
Lanpostuak derrigorrezko C1 hizkuntza-eskakizuna du. Kontratuak irailetik abuztura arte iraungo du, biak barne, eta B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak gehi plantilla organikoak zehazten dituen osagarriak izango ditu.