Areto futbola

Xota, bi aldeak

Guaixe 2025eko urriaren 30a

Emakumezkoen maila autonomikoan Xota A-k garaipena lortu zuen, baina Xota B-k galdu. Datorren jardunaldiak Xotako bi taldeen arteko derbia ekarriko du

Emakumezkoen maila autonomikoan laugarren jardunaldia jokatu zen. 

Xota A taldeak Lacturale Orvinaren kontra jokatu zuen Ezkaba kiroldegian, eta kolore bakarra izan zuen partidak, Xotaren berdea. Lehenengo minutuetatik gailendu ziren irurtzundarrak, eta Irati Oneca, Saioa Etxseto, Maider Oses eta Cristina Bariain jokalariei esker 0-4 aurreratu zen Xota A. Lacturale Orvina 1-4 hurbildu zen, baina Irati Onecak irurtzundarren bosgarren gola sartu zuen eta 1-5 garaipen ederra lortu zuen Xota A-k eta lider jarri da.

Xota B taldeak Berriozarko Mendialdea A hartu zuen Atakondoan, eta bi taldeen arteko lehia oso borrokatua izan zen. 22. minutuan Mendialdea aurreratu zen, eta nahiz eta Xota B alde guztietara saiatu, ezin izan zuen markagailua aldatu eta 0-1 bukatu zen partida. 

Xota A taldea da emakumezkoen maila autonomikoko lehen multzoko liderra (9 puntu), Mendialdearekin puntutara berdinduta. Xota B seigarren da (puntu bat). Bosgarren jardunaldian Xota A-k eta Xota B-k elkarren kontra jokatuko dute, derbi berdean. Partida azaroaren 2an, igandea, 12:00etan erabakiko da, Atakondoan.